Honen berri izan nuenean, sarrera hau zuek guztiekin blogean konpartituko nuela argi izan nuen. Liburutegia astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan 16:00-17:30etara irekita egongo da. Arduraduna Noemí dugu, gure artean ezaguna dena liburutegian gertatzen den guztia bere blogean argitaratzeagatik (Liburuen itsasargia).
Katalogoa esteka honetatik kontsulta dezakegu. Hala ere, zuen umeekin liburutegitik pasatzea gomendatzen dizuet... askoz ere dibertigarria baita!
"Ampatarrei" liburutegia sarriago erabili beharko litzatekeen lekua dela iruditzen zaigu, ez bakarrik pertsonal mailan, baizik eta elkarte bezela, eta aprobetxamendu gehiago ateratzeko, ideien bat badarabilgu burutik.
Zuei ideien bat bururatzen al zaizue?