1 de diciembre de 2016

Denon Artean Proiektua

 DENON ARTEAN:FAMILIA ETA ESKOLA BATERA PARTE HARTZEN 



Kaixo, familiak!!


2016/2017ko ikasturte akademikoan zehar ¨Denon Artean¨ Programa, zentroan garatzen hasi da, Hezkuntza Sailak eta Udaletxearen parte­hartze herritarrak bultzatu dute eta Ongizatea Elkarteak dinamizatu du.

Programa honetan Txomin Aresti ikastolaren HH­en dauden haurren familiek galdera hauei erantzuten lagun gaitzatela nahi dugu. Zuen parte­hartzea funtsezkoa da Eskolarekin batera, zuen seme­alaben heziketa modu oso batean burutu dadila. Biek, ezinbesteko bi oinarri eratzen dituzue heziketa hori sostengu moduan edukitzeko.

Gure proposamena familientzat eta Eskolarentzat topaketa espazio batzuk edukitzea da, non elkarrekintza oso presente egongo da eta bertan bi agente hezitzaileen esperientzien bidez lankidetza­giroa sortzea dugu xede eta horrekin elkarlanean aritzea zuen seme­alaben eskolarteko proiektuetan.

Programa honen ibilbidea hau da:
  • Lehen hiruhilekoan: Lehenengo Familiekiko haurren Topaketa indibiduala 
  • Bigarren hiruhilekoan: Bigarrengo Familiekiko haurren Topaketa indibiduala 
  • Hirugarren Hiruhilekoa: Familiak HH­en Baterako Topaketa|& Eskola. 

Aukera ezazu zein den zuretzat ordutegirik egokiena eta idatzi ezazu data txominampa@gmail.com.


IGE eta Eskolaren izenean parte hartzera animatzen zaituztegu!

10 de septiembre de 2016

2016 Udako jaialdia

Kurtsoa amaitzear dago. Urteko azkeneko eguna guztiontzat, beraien bizitzako Txomin Arestin azkeneko eguna besteentzako, handitu eta norbere bidea jarraitu behar dutelarik. Pena eta poztasun nahaste hau askorekin bat doa, baina ziurrenik asko ere ez duela iraunduko. Eguzkia irten bezain laister, "chip"a uda, hondartza, izozkiak eta igerileku moduan jarriko baitugu (badirudi oraingoan ahal izango dela kanpotik edaria eta janaria sartu). 

Blogetik udara ezin hobea opa dizuegu eta egun horretako argazki eta bideo batzuk utziko dizkizuegu. Zoritxarrez, orla eta diplomen ematea galdu nuen, leku on bat topatzeko denboraz iristea ezinezkoa izan baitzitzaidan. Lehenengo bi emanaldietan argazki dexente bat ateratzea zaila izan da, baina gero leku aproposagoa topatu dut.

Hemen klikatuz gure argazkiak ikus dezakezue:

 Álbum de fotos

Hemen klikatuz eskolako argazki albuma ikus dezakezue:



Eta bideoak (barkatu bideo batzuen kalitate txarragatik):

Hurrengo urtean ikusiko dugu elkar. Oporretaz disfrutatzera!

22 de junio de 2016

2016ko IGEko jaia

Pasa den ostiralean, ekainaren 10ean, ikastetxeko GIEko jaia ospatu zen. Euriak ezusteko txiki bat eman zigun, baina azkenean ez zen agertu.

Urtero bezala, gauza zen ondo pasatzea eta ikastetxeko familia guztien arteko momento atsegina izatea.




Gainera, GIEko ama batzuk hainbat jokuko ginkana bat antolatu zuten eta umeek bikain pasatu zuten.



6. mailako ikasleen gurasoak tabernaz arduratu ziren eta euren seme-alabek egin duten ikasturte amaierako ikas-bidairako dirua lortu zuten.



Xakeko begiraleak, Ibonek, bazkaria bitartean lehiaketa anolatu zuen eta guztiok parte hartzen animatu gintuen.



Antzerkiko ikasleeta begiraleek arrakastatsua izan zen antzezlan txiki bat eskaini ziguten .Hurrengo ikasturtekoaren zain gaude!


Robotikako begiraleek Scratch eta Legoko tresnekin zer egin daitekeen erakutsi ziguten, teknologia irakasteko eta hurbiltzeko oso modu erakargarria.



Amaitzeko, Txomineko ama batek, Nataliak, Zunbako klase bat eskaini zigun, eta guztiok dantzatzen jarri gintuen, txkienak eta handienak ere. Begiraleen taldea nekaezina zen!



Taekwondoko begiraleak jaiaren egunean konpromiso bat zeukan, eta beste egun batean erakustaldi bat eskaini zigun.


Eta beste esteka honetan argazki gehiago dituzue. Baina beste argazki edo bideoren bat baldin badaukazue, bidali , mesedez, txominampa@gmail helbidera. Espero dugu asko disfrutatu izana. Hurrengo ikasturterako proposamen edo iradokizuna baldin baduzue, gogora ezazue ongi etorria izango dela. Hainbat eta jende gehiago, hobe!




11 de marzo de 2016

Aktibatu/Activate + Egitasmoa

Guraso gehienok dakizuen bezala, gure eskolak Aktibatu/Activate + egitasmoan parte hartzen du. Ura, energia eta, orokorrean, baliabide guztiak aurreztea helburua duen programa da, inguru giroa zaintzeko. Erakunde ofizialek “jasangarritasunean ohiturak eskuratzea” edo “gure ingurugiro jokaera jasangarria hobetzea”, era ponposa batez,  izendatzen dutena.





NBEren GAP (Global Action Plan) barruan garatuta dago.  Gure eskolak sortu duen informazio dokumetua ikusteko, sakatu hemen.

Gainera,  liburutegiko blogean, txominarestiliburutegia.blogspot.com-en, egitasmo honetako ekintza batzuk ere ager daitezke.

Eskolako atea pasatzerakoan programa amaitu ez dadin,  etxetik parte hartzea proposatzen da, programaren webean etxea erregistratuz, eta, aholku txiki batzuk jarraituz, energia aurreztea aldaketa klimatikoa gelditzeko CO2ko emisioak geldituz.

Programan etxetik parte hartzeko, egizu klik hemen.

7 de febrero de 2016

Inauteriak 2016

2015eko ihauteri argazkiak eskegi genituenetik urte oso bat pasa izan dela gezurra dirudi!!!!

Ezin zaretenontzat egon, jakin deizuen gure umetxoak bikain egon direla! Hemen klikatuz argazki asko ikus ditzakezue, eta beste honetan klikatuz, haur hezkuntzako 2. eta 3. kurtsoko bideoak.



Gogoratu, sarrera berria dagoen bakoitzean korreo elektroniko bategaz nahi izatekotan abisatu, bakarrik eskumako laukitxoan idatzi beharko duzue zuen korreo elektronikoa, nun jartzen du "harpidetu".

Dena den, zalantzarik egotekotan, bidaltzea daukazute ere mezu bat gure korreo elektronikora:txominampa@gmail.com