11 de marzo de 2016

Aktibatu/Activate + Egitasmoa

Guraso gehienok dakizuen bezala, gure eskolak Aktibatu/Activate + egitasmoan parte hartzen du. Ura, energia eta, orokorrean, baliabide guztiak aurreztea helburua duen programa da, inguru giroa zaintzeko. Erakunde ofizialek “jasangarritasunean ohiturak eskuratzea” edo “gure ingurugiro jokaera jasangarria hobetzea”, era ponposa batez,  izendatzen dutena.





NBEren GAP (Global Action Plan) barruan garatuta dago.  Gure eskolak sortu duen informazio dokumetua ikusteko, sakatu hemen.

Gainera,  liburutegiko blogean, txominarestiliburutegia.blogspot.com-en, egitasmo honetako ekintza batzuk ere ager daitezke.

Eskolako atea pasatzerakoan programa amaitu ez dadin,  etxetik parte hartzea proposatzen da, programaren webean etxea erregistratuz, eta, aholku txiki batzuk jarraituz, energia aurreztea aldaketa klimatikoa gelditzeko CO2ko emisioak geldituz.

Programan etxetik parte hartzeko, egizu klik hemen.