Urtero bezala, gauza zen ondo pasatzea eta ikastetxeko familia guztien arteko momento atsegina izatea.
Gainera, GIEko ama batzuk hainbat jokuko ginkana bat antolatu zuten eta umeek bikain pasatu zuten.
6. mailako ikasleen gurasoak tabernaz arduratu ziren eta euren seme-alabek egin duten ikasturte amaierako ikas-bidairako dirua lortu zuten.
Xakeko begiraleak, Ibonek, bazkaria bitartean lehiaketa anolatu zuen eta guztiok parte hartzen animatu gintuen.
Antzerkiko ikasleeta begiraleek arrakastatsua izan zen antzezlan txiki bat eskaini ziguten .Hurrengo ikasturtekoaren zain gaude!
Robotikako begiraleek Scratch eta Legoko tresnekin zer egin daitekeen erakutsi ziguten, teknologia irakasteko eta hurbiltzeko oso modu erakargarria.
Amaitzeko, Txomineko ama batek, Nataliak, Zunbako klase bat eskaini zigun, eta guztiok dantzatzen jarri gintuen, txkienak eta handienak ere. Begiraleen taldea nekaezina zen!
Taekwondoko begiraleak jaiaren egunean konpromiso bat zeukan, eta beste egun batean erakustaldi bat eskaini zigun.
Eta beste esteka honetan argazki gehiago dituzue. Baina beste argazki edo bideoren bat baldin badaukazue, bidali , mesedez, txominampa@gmail helbidera. Espero dugu asko disfrutatu izana. Hurrengo ikasturterako proposamen edo iradokizuna baldin baduzue, gogora ezazue ongi etorria izango dela. Hainbat eta jende gehiago, hobe!