10 de septiembre de 2016

2016 Udako jaialdia

Kurtsoa amaitzear dago. Urteko azkeneko eguna guztiontzat, beraien bizitzako Txomin Arestin azkeneko eguna besteentzako, handitu eta norbere bidea jarraitu behar dutelarik. Pena eta poztasun nahaste hau askorekin bat doa, baina ziurrenik asko ere ez duela iraunduko. Eguzkia irten bezain laister, "chip"a uda, hondartza, izozkiak eta igerileku moduan jarriko baitugu (badirudi oraingoan ahal izango dela kanpotik edaria eta janaria sartu). 

Blogetik udara ezin hobea opa dizuegu eta egun horretako argazki eta bideo batzuk utziko dizkizuegu. Zoritxarrez, orla eta diplomen ematea galdu nuen, leku on bat topatzeko denboraz iristea ezinezkoa izan baitzitzaidan. Lehenengo bi emanaldietan argazki dexente bat ateratzea zaila izan da, baina gero leku aproposagoa topatu dut.

Hemen klikatuz gure argazkiak ikus dezakezue:

 Álbum de fotos

Hemen klikatuz eskolako argazki albuma ikus dezakezue:



Eta bideoak (barkatu bideo batzuen kalitate txarragatik):

Hurrengo urtean ikusiko dugu elkar. Oporretaz disfrutatzera!