21 de mayo de 2019

Eskolab #5: Eguzki-Sistema eskalazko


Martxoaren 6ean, larunbata, Eskolab#6 ospatu genuen eta bertan Eguzki Sistema eskalan aurkeztu genuen. Herigunek lagatutako materialari eta Luisma Martinez-ek dituen ezagutzei esker goiz oso entretenigarri bat euki genuen eta 4.500 milioi kilometrotako paseo bat eman genuen.

Lehendabizi, GZTGunean 1:1.580.000.000 eskalan planeten modeloekin egon ginen jolasean, eta proportzio horretan beraien arteko distantzia kalkulatzen ikasi genuen.


Geroago, planeten arteko bidai batera joan ginen eta gure Eguzkia, eskalan ere, NH Avanzada Hotela baino urrutiago jarri genuen. Hortik aurrera, planeta bakoitzaren ezaugarrien fitxak kokatzen joan ginen, bakoitzaren itzura eskalan, aurretik kalkulatuta genuen distanztian.

Saturno aldera hamaiketakoa jaten gelditu ginen, non grabitate unibertsalaren legea eta planeten mugimendua ulertzeko esperimentu bat egiteko aprobetxatu genuen.

Garbigunetik urbil amaitu genuen, ia gure Eguzki maketatik 3 kilometrotara, eta irteera luze hoenk alboan ditugun planetekin aldentzen gautuzten distantzia handietaz ideia bat edukitzeko balio izan zigun, jakinda marrazki gehienetan benetazkoa ez den neurri txiki ko Eguzki baten inguruan multzokatuta agertzen direlarik.


Ezer ez garela eta hauskortasun sentsazio honek etorkizunean agertuko zaizkigun erronkei aurre egiteko oso baliogarriak izan daitezke, gehien bat gure Lur txiki eta maiteari dagokionez.  Horrela pentsatu zuen ere Carl Seganek 1990ean Voyager 1 zundak bidalitako Eguzki Sistemaren mugetan egindako argazkiak ikusi zituenean. Gure planeta zabaltasun batean eskeinitako puntu urdin bigun batean aurkitzen zen. 

Hurrengo bideoan, zientzilari eta dibulgatzaile izugarriak bere pentsamenduak adierzaten ditu argazki horri buruz:

Bideo honek modu interesgarri baten gure posizioa unibertsoan adierzten du:

Eta hemen desertu batean Eguzki Sistema eskalan ordezkatzen da:


18 de febrero de 2019

Eskolab #4: Emakumeak zientzian

Astelehenean, Otsailak 11an, Txomin Arestiko liburutegian Eskolab#4a egin zen, non Emakumeak Zientzian izeneko karta jokoan jolasten ikasi genuen eta arratsalde atsegina familian pasa. Modu honetan, Emakumea eta haurra Zientzian delako egun Internazionala ospatu genuen, 2015.etik eta Nazio Bateratuek proposatuta, emakumeak historian zehar zientzian izandako rola agerrarazten saiatu izan dena, bai eta ikasketa, ikerketa eta lanaren bitartez arlo honetan emakume eta haurren txertaketa sustatuz.

Gaur egun, maila global batean,STEM jardueretan parte hartzen duten biztanlegoaren %30a bakarrik emakumeak direla (zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematika). Desoreka handi hau gure gizartearen egitura patriarkala dela eta gertatu da, historikoki emakumearen presentzia zientzietan
ezkutatu duelarik, ikaragarri ostopatuz bere sarbidea formakuntza eta informaziora.



Betidanik zientzia eta ikerkuntza imajinarioa, gizonezkoak hartuta egon da (Arquimedes, Copernico, Darwin, Newton, Einstein….). Hau dela eta, texto liburu bat hartzen dugunean, emakume zientzilarien artean Marie Curie edo Alejandriako Hypatia, Alejandro Amenabarrek ezagutarazita “Ágora” filmean, soilik topatzea ohikoa da. Baina errealitatea da, historian zehar emakume pilo dagoela ezagutza zientifiko eta teknikoa sortu dutenak aintzinatik, kasu askotan
egoera gogorretan, azkenean alde batera utzita edo beraien lorpenetaz desjabetuak zientzilari gizonezkoen eskutik.

Gaur egungo ume eta nerabeek beraien etorkizuna hautatzeko emakumezko eredu eta erreferenterik ez badute, normala da beraien presentzia zientzietan eskasa izatea eta beraien etorkizun profesionala genero estereotipoak limitatuta egotea.

Zorionez, egoera honi konponbidea jartzeko iniziatibak badaude. Adibidez, Inspira-STEAM proiektuari esker (http://inspirasteam.net/), zaletasun zientifiko-teknologikoa sustatzen duela, eta aurreko hiruhilabetean Txomin Aresti bisitatu zuela.

Oso gomendagarria da ere “Mujeres con Ciencia” izeneko blogari begirada bate matea (http://mujeresconciencia.com/), non EHU/UPVko Kultura Zientifiko katedratik, gaur egungo eta iraganeko emakume zientzilarien aurrean jartzen gaituzte.

Azkenik, Eskolab#4en egin genuen bezala, “Emakumeak Zientzian” karta jokuan al dugu jolastu. Esperientzi ludiko bat zeinaren bitartea ondo pasatzeaz aparte, emakume hoiei buruz asko ikasi genuen, bai eta gure jakinmina piztu haien inguruko gauza gehiago jakiteko. Jolasa Anouk Charles eta Benoit Friesen lana da. Beraien alaba izan zutenean, emakumezko erreferente hauen gabezian ohartu ziren zientzi eta teknologi alorretan. Crowdfunding kanpaina baten bitartez, baliabideak lortu zituzten diseinatzeko eta fabrikatzeko. Baina gainera, mundo guztiaren eskura Creative Commons lizentzia bitartez jartzea erabaki zuten, danok doan deskarga ditzagun, gure karta jokua inprimatu eta
etxean jolas dezagun.

Hemen euskaraz al duzue deskargatu: https://www.elhuyar.eus/eu/shop/490

Eta hemen erderaz: https://www.surlatoile.com/WomenInScience/wp-
content/uploads/2015/09/Women-In-Science-DIY-kit-ES-1.00.pdf