Gaur egun, maila global batean,STEM jardueretan parte hartzen duten biztanlegoaren %30a bakarrik emakumeak direla (zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematika). Desoreka handi hau gure gizartearen egitura patriarkala dela eta gertatu da, historikoki emakumearen presentzia zientzietan
ezkutatu duelarik, ikaragarri ostopatuz bere sarbidea formakuntza eta informaziora.

Betidanik zientzia eta ikerkuntza imajinarioa, gizonezkoak hartuta egon da (Arquimedes, Copernico, Darwin, Newton, Einstein….). Hau dela eta, texto liburu bat hartzen dugunean, emakume zientzilarien artean Marie Curie edo Alejandriako Hypatia, Alejandro Amenabarrek ezagutarazita “Ágora” filmean, soilik topatzea ohikoa da. Baina errealitatea da, historian zehar emakume pilo dagoela ezagutza zientifiko eta teknikoa sortu dutenak aintzinatik, kasu askotan
egoera gogorretan, azkenean alde batera utzita edo beraien lorpenetaz desjabetuak zientzilari gizonezkoen eskutik.
Gaur egungo ume eta nerabeek beraien etorkizuna hautatzeko emakumezko eredu eta erreferenterik ez badute, normala da beraien presentzia zientzietan eskasa izatea eta beraien etorkizun profesionala genero estereotipoak limitatuta egotea.
Zorionez, egoera honi konponbidea jartzeko iniziatibak badaude. Adibidez, Inspira-STEAM proiektuari esker (http://inspirasteam.net/), zaletasun zientifiko-teknologikoa sustatzen duela, eta aurreko hiruhilabetean Txomin Aresti bisitatu zuela.
Oso gomendagarria da ere “Mujeres con Ciencia” izeneko blogari begirada bate matea (http://mujeresconciencia.com/), non EHU/UPVko Kultura Zientifiko katedratik, gaur egungo eta iraganeko emakume zientzilarien aurrean jartzen gaituzte.
Azkenik, Eskolab#4en egin genuen bezala, “Emakumeak Zientzian” karta jokuan al dugu jolastu. Esperientzi ludiko bat zeinaren bitartea ondo pasatzeaz aparte, emakume hoiei buruz asko ikasi genuen, bai eta gure jakinmina piztu haien inguruko gauza gehiago jakiteko. Jolasa Anouk Charles eta Benoit Friesen lana da. Beraien alaba izan zutenean, emakumezko erreferente hauen gabezian ohartu ziren zientzi eta teknologi alorretan. Crowdfunding kanpaina baten bitartez, baliabideak lortu zituzten diseinatzeko eta fabrikatzeko. Baina gainera, mundo guztiaren eskura Creative Commons lizentzia bitartez jartzea erabaki zuten, danok doan deskarga ditzagun, gure karta jokua inprimatu eta
etxean jolas dezagun.
Hemen euskaraz al duzue deskargatu: https://www.elhuyar.eus/eu/shop/490
Eta hemen erderaz: https://www.surlatoile.com/WomenInScience/wp-
content/uploads/2015/09/Women-In-Science-DIY-kit-ES-1.00.pdf