21 de mayo de 2019

Eskolab #5: Eguzki-Sistema eskalazko


Martxoaren 6ean, larunbata, Eskolab#6 ospatu genuen eta bertan Eguzki Sistema eskalan aurkeztu genuen. Herigunek lagatutako materialari eta Luisma Martinez-ek dituen ezagutzei esker goiz oso entretenigarri bat euki genuen eta 4.500 milioi kilometrotako paseo bat eman genuen.

Lehendabizi, GZTGunean 1:1.580.000.000 eskalan planeten modeloekin egon ginen jolasean, eta proportzio horretan beraien arteko distantzia kalkulatzen ikasi genuen.


Geroago, planeten arteko bidai batera joan ginen eta gure Eguzkia, eskalan ere, NH Avanzada Hotela baino urrutiago jarri genuen. Hortik aurrera, planeta bakoitzaren ezaugarrien fitxak kokatzen joan ginen, bakoitzaren itzura eskalan, aurretik kalkulatuta genuen distanztian.

Saturno aldera hamaiketakoa jaten gelditu ginen, non grabitate unibertsalaren legea eta planeten mugimendua ulertzeko esperimentu bat egiteko aprobetxatu genuen.

Garbigunetik urbil amaitu genuen, ia gure Eguzki maketatik 3 kilometrotara, eta irteera luze hoenk alboan ditugun planetekin aldentzen gautuzten distantzia handietaz ideia bat edukitzeko balio izan zigun, jakinda marrazki gehienetan benetazkoa ez den neurri txiki ko Eguzki baten inguruan multzokatuta agertzen direlarik.


Ezer ez garela eta hauskortasun sentsazio honek etorkizunean agertuko zaizkigun erronkei aurre egiteko oso baliogarriak izan daitezke, gehien bat gure Lur txiki eta maiteari dagokionez.  Horrela pentsatu zuen ere Carl Seganek 1990ean Voyager 1 zundak bidalitako Eguzki Sistemaren mugetan egindako argazkiak ikusi zituenean. Gure planeta zabaltasun batean eskeinitako puntu urdin bigun batean aurkitzen zen. 

Hurrengo bideoan, zientzilari eta dibulgatzaile izugarriak bere pentsamenduak adierzaten ditu argazki horri buruz:

Bideo honek modu interesgarri baten gure posizioa unibertsoan adierzten du:

Eta hemen desertu batean Eguzki Sistema eskalan ordezkatzen da: