22 de junio de 2015

2015 Kurtso amaierako jaialdia

Kurtsoa amaitzear dago. Urteko azkeneko eguna guztiontzat, beraien bizitzako azkeneko eguna besteentzako, handitu eta norbere bidea jarraitu behar dutelarik. Pena eta poztasun nahaste hau askorekin bat doa, baina ziurrenik asko ere ez duela iraunduko. Eguzkia irten bezain laister, "chip"a uda, hondartza, izozkiak eta igerileku moduan jarriko baitugu (badirudi oraingoan ahal izango dela kanpotik edaria eta janaria sartu).

Blogetik udara ezin hobea opa dizuegu eta egun horretako argazki eta bideo batzuk utziko dizkizuegu. Zoritxarrez, orla eta diplomen ematea galdu nuen, leku on bat topatzeko denboraz iristea ezinezkoa izan baitzitzaidan. Lehenengo bi emanaldietan argazki dexente bat ateratzea zaila izan da, baina gero leku aproposagoa topatu dut.

Jarraian programazioa uzten dizuet:

Hemen klikatuz argazki albuma ikus dezakezue:
 Álbum de fotos

Eta bideoak (barkatu bideo batzuen kalitate txarragatik):

Hurrengo urtean ikusiko dugu elkar. Oporretaz disfrutatzera!

3 de junio de 2015

Potxin eta Patxin 2015

Euskal kultura astea dela eta, AMPAk Haurreskola eta Haur Hezkuntzako ikasleei begira pailazo saio bat antolatu du berriro.


Aurten Potxin eta Patxin pailazoen emanaldiaz gozatu ahal izan dugu. Denboraldi bakoitzerako berriztatzen dute beraien lana, eta aurtengoak, Iparamerikako herri indigenak protagonista izan ditu. Zirku saio batzuen bidez, eta gure umeen laguntzarekin batera, Potxin eta Potxanek Iparamerikako indigenen kultura, ohiturak, dantzak, elikagaien eratorria (hala nola patatarena), modu dibertigarrian azaldu digute, jolasa balitz bezala.

Argazki hauetan ikusten den bezala, saioa guztiz arrakastatsua izan zen. Ostiral honetan, dakizuenez, AMPAk antolatutako beste festa bat daukagu 16etatik 19.30etararte gutxi gora behera. Zuen zain gaude!!!