3 de junio de 2015

Potxin eta Patxin 2015

Euskal kultura astea dela eta, AMPAk Haurreskola eta Haur Hezkuntzako ikasleei begira pailazo saio bat antolatu du berriro.


Aurten Potxin eta Patxin pailazoen emanaldiaz gozatu ahal izan dugu. Denboraldi bakoitzerako berriztatzen dute beraien lana, eta aurtengoak, Iparamerikako herri indigenak protagonista izan ditu. Zirku saio batzuen bidez, eta gure umeen laguntzarekin batera, Potxin eta Potxanek Iparamerikako indigenen kultura, ohiturak, dantzak, elikagaien eratorria (hala nola patatarena), modu dibertigarrian azaldu digute, jolasa balitz bezala.

Argazki hauetan ikusten den bezala, saioa guztiz arrakastatsua izan zen. Ostiral honetan, dakizuenez, AMPAk antolatutako beste festa bat daukagu 16etatik 19.30etararte gutxi gora behera. Zuen zain gaude!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario