7 de noviembre de 2018

Eskolab #2: Hondartza garbi dezagun

Aurreko igandean, azaroak 4, Txomineko ama baten ideiari esker, Eskolabeko bigarren saioa ospatu genuen. Ideia horrek, familiek gertu daukagun hondartza batera hurbiltzea eta plastikoz garbitzea iradokitzen zuen, ingurugiro arazoetaz aurrez-aurre  testigu izateko aukera emanez.  


Iritsi ginenean, eguna eguzkitsua zegoen eta hondartza itxura zoragarria zuen. Lehenengo bistaz zoragarri zirudien. Dena den, itxura bakarrik zen. Gaur egun, gure hondartzek itsaso eta hondarra baino gehiago dute, plastikoa ere badute…..eta metala!!!Hori da. Guraso batek iman bat ekarri zuen harean torloiuren bat topatzeko asmoz. Hori sorpresa hartu zuena  imanaren oinarria burdin zati txikiz betetzen ari zela ikustean. Segundu batzuetan imana erabat beteta zegoen burdin zatiz.

Ordu eskas batean 15 kilo zakar jaso genituen. Hondakinen gehiengoa plastiko konposatua zen. Topatutako hondakin ohikoenak honako hauek zeuden:


  • Plastikosko perlak (beads): Plastikozko beste objektu batzuk fabrikatzeko materia dira. Itsas-nesken malkoak ere deituak. Jasotakoak milímetro gutxikoak izan ziren, baina txikiagoak daude detergenteetan, kosmetikoetan eta dentifrikoetan. Sustantzia hauek arrainek jaten dituzte eta gure elikadura katean bukatzen dute sartzen.

  • Zigarro puntak. Erretzailea bazara, inguru giro mesedetarako al dozun gauza errez bat egin, zigarro puntak lurrera ez bota.
  • Soka, sare eta arrantza tresnen hondakinak. Arrantza industria gure itsasoetako plastiko iturri garrantzitsuenetarikoena da.
  •  Poliexpán, poliestireno, corchopán, corcho blanco… Birziklatu ezin daitekeen materialak dira, ta gure hondartzak zikintzen dutenak.
  • Hondakin-ur garbitzaileetan erabilitako Bioseuskarriak: Plastikozko gurpiltxo hauetariko asko jaso genitien, araztaile askotan erabiltzen baitira, ta itsaoan bukatzen dute behin erabilita. Zein ironikoa ura garbitzeko erabiltzen den zeozerrek bukatzea itsasoa zikintzen! Bideo honetan, erabiltzen diren bioeuskarri kopuruak ahal ditugu ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=50t8pYDO4UQ&feature=related 


Umeek hondartzan normala dena eta ez ohikoa dena topatzearen arteko ezberdintasuna ikasi zuten. Bai eta kalitatezko denbora konpartitu zuten beraien guraso eta beste familiekin, mobil eta pantailaren beharrik gabe. Ikasteko denbora izan zuten, baina dibertitzeko eta jolasteko ere, sustoren baten bat izanda ere berton jolasean zebiltzaten txakurrekin eta olatuek gora egitean. 



Euskolabeko bigarren saio honetara hurbildu ziren familiei eskerrak ematea nahi dugu. Gogoarazi nahi dizuegu, edozein zalantza izanez gero, edozein gai gustuko duzutena edota zaletasun konpartitzeko, gure korreora mezu bat bidaltzea duzuela  (txominampa@gmail.com) eta danon artean zeozer antola dezakegu.


Hona hemen gure arakatzearen emaitzaren argazkia. Eskerrik asko denagatik!





No hay comentarios:

Publicar un comentario