17 de mayo de 2015

Marcha Txiki 2015

Atzo Martxa txiki 2015 ospatu zen, herriko gunerik ezezagunenak ezagutu ditzagun txango edo kilometro batzuko paseoarekin. Gurasoen erantzuna itzela izan zen eta gainera egun zoragarria izan genuen, beraz, jarduera oso arrakastatsua izan zen.Jarraian urte honetako ibilbidea utziko dizuegu, argazki batzuk eta Carmenen laburpentxoa (antolatzaileetako bat da). Eskerrik asko danori! Hurrengo urtean errepikatzen dugu!

Santimami ermitan zigilu bat jartzen

Ermitan zigilu bat jasoko da igarotzea ziurtatzeko.

Guraso asko animatu ziren parte hartzen
Eta umerik ez zen falta, jakina!

San Bartolomeko ermitan hamaiketako momentua

«Carmenen laburpena:

"Gogor jotzen zuen eguzkipean, Maiatzaren 10eko igande honetan, Leioako Txomin Arestiko familiak elkartu ginen Leioatik paseo luze bat emateko, herriak dauzkan 3 ermitetako bik bisitatzeko ibilbidea eginez".

60 haur inguru sigilu bat tatuatzen zioten elkarri iristen ginen bakoitzean ermita batera. Hauxe posible izan zen 6.mailako Cristina, Olatz eta Janire laguntzaileei esker. Honen helburua Pinosoloko magnolia parkean aurrerago karta jolas baten parte hartu ahal izatea izan zen.

Ume bakoitzari boligrafo fosforito bat entregatu zitzaion amaieran egindako esfortsuaren truk, guztion artean lortutako elkarbizitza goizari amaiera emanez. Ondo pasa genuen. Hurrengo urterarte.»

No hay comentarios:

Publicar un comentario